ETXEAN BEZALA EGOTEKO

EREMUAK

Bi eremu, bat une handiez gozatzeko, eta bestea intimoenak dastatzeko.

The Bost Iroko

The Bost-eko areto berriak 80 mahaikiderentzako lekua dauka, eta ezin hobea da talde handiak hartzeko, baita ohiko familia bilerak, enpresako bazkariak eta lagunarteko une ederrak ere.

Diseinu garaikide eta berritzailea du, iroko egur laminatuzko estaldura eta lasaitasunerako argiztapen zaindua. Horiek jantokiaren harmonia areagotzen dute, eta bilgarri arinek kontrastea egiten dute barra ikusgarriarekin.

Ezaugarri horiei esker, The Bost Iroko eremu bikaina da. Aspalditik eskaini nahi genien gure mahaikideei mahaiko tradizioa eta barrako sofistikazioa batzen duen kontzeptu berria, afaldu ostean gin-tonic bat hartzeko eta gaualdiari bukaera atsegina emateko.

The Bost Harri

Aurrekoak baino baserri giro handiagoa du, soila eta tradiziozkoa. The Bost Harri ren espazioak ingurune intimoen lasaitasuna eskaintzen du, non hurbiltasuna eta xehetasunek zentzu handiagoa hartzen duten. 40 pertsonentzako edukiera du.

Giro bero eta nasaia, dekorazioa, argiztapena eta zure neurrirako menuarekin, etxean bezala sentituko zara.

ONDO EGINDAKO GAUZAK DITUGU GUSTUKO

TALDEA

Xehetasunetan bikaintasun bila, eta gure bezeroekin hurbiltasun bila. Ondo egindako gauzak ditugu gustuko.

Tradizioa eta bokazioa

Gure sukaldaritza tradizioak zaintzen ditugu, gure plater bakoitza gauzatzeko freskura, bezeroarekiko hurbiltasuna eta, batez ere, bokazioa. Horrexek ekarri gaitu honaino, eta geure estiloari fidel izatera bultzatzen gaitu.

Etxean bezala egoteko

Gure bereizgarriak kalitatea eta konpromisoa dira. Kontsigna horiek gure bezeroen gozamenerako diseinatutako eremuan agertu nahi izan ditugu. Gure ideiarekin leial, jatetxeak hainbat gauzaren metaketa izan behar du, baina, bereziki, bezeroa emozioz gurekin inplikatzea lortu behar du, etxean bezala senti dadin.

Mimo eta xehetasuna

Gure ustez, sukaldaritzan, bikaintasuna eta bezeroaren esker ona lortzen dira gastronomia-esperientzia bidezkoa egiten duten elementu guzti-guztiak zainduta. Horregatik, etengabe ari gara xehetasunen oreka eta gure instalazioetako erosotasuna bilatzen.