LEHENGAI
KARTA
Gure sukaldaritzaren bereizgarria, eskaintza handia. Plater aukera bikaina eskaintzen dizugu, baita partekatzeko azpilak eta esperientzia informalago batez gozatzeko mokaduak ere. Gainera, gure kartako platerak eskatu ahal izango dituzu nahiago duzun lekuan dastatzeko.
(Une honetan, gure menua ez dago euskaraz eskuragarri. Barkatu eragozpenak.)
Hasierakoak
Entsaladak
Etxekoak
Arrainak
Haragiak
Postreak
Mokaduak
Kontsumitzaileari ematen zaion elikadura-informazioari buruzko 1169/2011 (EB) Erregelamendua betez, establezimendu honek gure produktuetan alergenoen presentziari buruzko informazioa du eskuragarri kontsultarako. Joan zaitez gure langileengana informazio gehiago nahi baduzu.
KONPAINIA ONEAN
MENU
Taldean partekatu eta dastatzeko The Bost azpilak gure espezialitateetako bat dira. Errazio handi horiek gonbita egiten dute mahai ondoan esertzeko, konpainia onean, eta kalitate handiko okelez, arrainez eta koilararekin dastatzeko “etxekoez" gozatzeko. Hitzartutako zenbait menu ditugu. Ezagutu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta atsegin handiz helaraziko dizkizugu.
Zeure etxeko jantokian bezala sentiarazi nahi zaitugu. Horregatik, hainbat menu diseinatu ditugu partekatzeko. Jar zaitez gurekin harremanetan eta informazioa emango dizugu.
Ez dugu dastatzeko menurik, ezta eguneko menurik ere.
THE BOST JATETXEKO ERREZETAK
GARBANTZUAK ABAKANDOREKIN
- 400 gr garbantzu
- 1 abakando (700 gr ingurukoa)
- Zapo edo legatz fumet-a
- 1 Tipula, 2 Baratxuri-ale, 1 Porru eta 1 Azenario
- Oliba-olioa
- 300 gr otarrainxka-buru
- 100 gr ogi
- 1 Brandy-zurrusta
- 2 Koilarakada tomate-saltsa
Bezperan jarri garbantzuak uretan, xukatu eta gorde geroko.
Egosi garbantzuak eltze espres batean 30 minutuz fumet-arekin.
Garbantzuak egosi bitartean, potxatu saltsa amerikarreko barazkiak, bota otarrainxka-buruak pixka bat txikituta, garreztatu brandyarekin eta gainerako osagaiekin, busti apur bat garbantzuak egosteko fumet-arekin, utzi irakiten 20 minutuz, birrindu turmixarekin eta iragazi txanoarekin. Gorde.
Moztu abakandoa zure gustura eta salteatu olio-zurrusta batekin, gorritu arte. Jarraian, gehitu garbantzuak eta saltsa amerikarra eta utzi egosten 15 minutuz.